
Erredakzio estatutua hedabide baten barne araudi bat da, erredakzioko kideen arteko eta zuzendaritzaren arteko harremanak erregulatzen dituena. Bertan, kazetarien debeku eta betebeharrak zehazten dira, eta erredakzio-kontseilua ezartzen da. Azken hori, estatutuan jasotako jarraibideak gauzatzeaz, eta zuzendaritzaren edota kanpoko presioen aurrean, kazetariaren interes profesionalak defendatzeaz arduratzen da. Era berean, erredakzio zein zuzendaritzako kideen arteko arazo profesionalak ebazteko balio du.
Kazetariaren betekizun profesional nagusia informazioa modu zorrotz eta objektiboan ematea den heinean, erredakzio estatutua errespetatzea beharrezkoa da.
Gehienak modelo antzekoan oinarritzen diren arren, hedabide bakoitzaren erredakzio estatua ezberdina da. Izan ere, komunikazio talde bakoitzak bere ideologia, bere xede eta bere eragin maila hartzen ditu kontuan besteak beste.
Hortaz, artikulu kopurua eta horien sailkapena estatutuaren arabera aldatzen da. Hala ere, araudia osatzen duten artikuluak atal antzekoetan banatzen dira. Honako atal hauek aurki daitezke kasu gehienetan beste batzuekin batera: Estatutuaren eragin esparrua, profesionalen betebehar eta eskubideak, printzipio deontologikoak, sekretu profesionala edo estatutua aldatzeko irizpideak.
​
​
​
​
​
​
Zer dira erredakzio estatutuak?
Informazioa eskuratzeko erabilitako iturriak:
-Zer da estatutu bat? - Wikipedia
-Qué es un estatuto de redacción? - CC.OO
-EiTB, erredakzio estatutua - Atarikoa
​
​
​
​