AZALA
ALBISTEAK
ERREPORTAIAK
MULTIMEDIA
MISZELANEA
HARREMANA
More
Etiopiaren aldeko azoka antolatu zuen Abay Gara Gobernuz Kanpoko Erakundeak Tolosako Triangulo plazan (Gipuzkoa). Urtean behin egiten den azoka honetan hainbat motatako produktuak edukitzen dituzte salmentan.
Kataluniako protestarekin bat eginez, euskal sindikatuek egun osoko greba eta manifestazioa deitu zuten Euskal Herriko hiriburuetan, urriaren 3an. ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek lanuzte orokorra deitu eta elkarretaratzeak egin zituzten Kataluniako gertakarien harira, estatuaren jarrera errepresiboa salatzeko asmoz.
Ehunka lagunek parte hartu zuten Algortako (Getxo, Bizkaia) Portu Zaharrean buruturiko Itsasoruntz ekimenean. Azaroaren 5ean Getxon egitekoa den herri galdeketaren alde mosaiko erraldoia osatu zuten parte hartzaileek uretan.
Indarberrituta bueltatu da Zornotzako Ikasle Mugimendua. Duela pare bat urte jaio zen Zornotzako Ikaslee taldelana eta harremantzea helburu zuen talde hau. Hala ere, hasiera eta martxa hartzea “zaia” izan bezen ere, urte bateko geldialdiaren ostean, ekimenez lepo hasi du ikasturtea aurten.
Turukutupa taldearen, Rezikletas emanaldi ibiltariak jende ugari erakarri zuen atzo Algortako (Getxo, Bizkaia) plazetara. Urriaren lehen bi asteetan Getxoko antzerki jardunaldien harira antolaturiko 14 antzezlanetako bat da Rezikletas.
Urnieta herriko Xoxoka auzoko festak izan dira aste asteburu honetan. Astelehenean hasi, eta igandean bukatu ziren jaiak. Bertan inguruko herrietako jende ugari egon zen, auzotarrek antolatu zituzten festez gozatzekon.
7. Gazte eguna ospatu zuten atzo Durangon. Zapaburu Gazte konpartsak, Sorginola gaztetxeak eta Durangoko Ernaik antolatzen dute urtero, jaien arteko Gazte Eguna. Durangoko gazteek antolatua bada ere, eskualdeko osoko gazteak izaten dira egun honetan.
Euskal jantzi tradizionalen pasarela egin zuen Udaberri Dantza Taldeak pasa den Larunbatean.Tolosako Zerkausian burutu zuten ekintza eta ordubete inguru iraun zuen. Taldetik igaro ziren belaunaldi ezberdinetako taldekideak izan ziren desfilatu zutenak.