
​
Kazetariak bere lana etikoki egin dezan errespetatu behar dituen oinarrizko puntuak dira. Hauek, giza eskubideei estuki lotuak doaz, kazetariak bide onetik gidatu eta balio etikoak errespetatuz lan egiteko sortutako jarraibideak dira.
​
Testu juridikoak (lege) baino, moralitatea zehazten duten ideiak dira, hau da, kazetaria bide onetik gidatzen badute ere, ez dituzte honen ekintzak mugatzen. Beste hitzetan, kazetari batek kode deontologikoan dagoen punturen bat errespetatzen ez badu, ez da ilegaltzat joko, antimoraltzat baizik.
​
Ez dago kazetaritzaren jardunbidea etikoki baloratzen duen kodigo deontologiko bakarra; izan ere, normalean hedabide orok du bere estilo liburua eta bertan txertatuta egoten da eurek hitzartutako/adostutako kode deontologiko bat. Baina hala eta guztiz ere, Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak (FAPE) estatu mailan baliozkoa den kode deontologikoa argitaratu du. Moral bateratu batean osatu asmoz.
​
Gehienbat, ohore, intimitate eta irudi eskubideei buruz jarduten da, baita adierazpen eskubide nahiz informazioa eskubideaz. Baina oinarrian duten ideia kazetariak egiari zor dion errespetua da. Horretarako, informazio iturriak alderatu, egindako akatsak zuzendu eta ahal den heinean informazio iturriak aipatu behar dira. Horrez gain, bide etikoak erabilita erdietsitako informazioak soilik dira zilegi eta oso ondo desberdindu behar dira informazio generoak. Honekin batera, argi izan behar da zer den gertakari, zer den iritzi, interpretazioa,usteak, informazioa eta publizitatea (sasi-informazioa).
​
Iturriak: