
Zer da ombuds wo/man?
Irakaurlearen defendatzaile bezala ere ezagutua, irakurlearen eta kazetariaren bitarteko gisa erabiltzen da. Hitzak berez Herriaren Defendatzaile esan nahi du; izan ere, Onbudsmanak Gobernuan, Ospitaleetan, Unibertsitateean eta beste zenbait instituzioaetan ere aurki daitezke, herritarren eta lan egiten duen enpresaren arteko bitartekari bezala.
Antzeko helburua du Irakurlearen defendatzaileak, hedabidearekiko irakurleek duten interes publikoa ordezkatzen duen pertosna bat da. Onbudsmanak telebistako,irratiko edota prensa idatziko zein digitaleko edukiak jaso eta irakurleek, hauekiko dituzten kexak aztertu eta konponbideak bilatzen saihatzen dira. Beste hitzetan, bitartekari horren zeregina entzuleen edota irakurleen kexak jasotzea da. Halakoek hutsegite etikoekin zerikusia izaten dute. Behin ulertuta, irakurlearen defendatzailea kazetarien arduradunarekin kontaktuan jartzen da, azalpen bat eskatzeko edo arazoa konpontzeko. Hedabidean azaltzen da kasua.
​​
Erredakzioan kide aktiboa da, normalean hedabidean urteak daramatzan editore edo erreportaria. Sinesgarritasun eta autoritate moral handiko pertsona da, honek konfiantza sortu behar baitu bai lantaldeko kideen artean baita hedabideak irakurleekin duen harremanean. Bi esparruetan du garrantzia; alde batetik, irakurleen kexak eta desadostasunak jaso behar ditu; audientzia hedabideen kontsumo kritikorako trebatzea ere bere eginkizuna da. Bestetik, erredakzioan profesionalen lanak ikuskatu eta edukiek balore etikoak errespetatzeaz arduratzen da. Horrez gain, kazetariek jasotako kritiken aurrean azaltzen duten erresistentziari aurre egin behar dio, izan ere, hauek ez dira beti euren akatsak onartzeko gai izaten eta normalean irtenbideak bilatzen laguntzen dio kazetariari irakurleen nahiak ahal den moduan asetzeko. Gainera, Irakurlearen defentsoreak, hedabide horrek edukiak idazteko garaian informazioari emandako tratamendua eta erabilitako prozedura zein irizpideak azaldu ditzake. Horrela hedabideak irakurleekiko duen gertutasuna areagotzen da.
​
Egun, asko azpimarraten dira hedabide bakoitzak Ombudsman-a edukitzearen onurak. Alde batetik,albisteen kalitatean laguntzen du zehaztasuna, zuzentasuna eta oreka kontrolatuz. Bestalde, edukia idazten duten kazetariei, irakurleekiko gertutasun bat ematen diete, ondorioz sinisgarritasuna areagotu egiten da.Profesionalek publikoak dituen kezkei buruzko kontzientzia maila garatzeko eta hori kontuan hartuta edukiak idazteko laguntza eskaintzen die. Gainenra, kexa horiek bide juridikotik ez kudeatzea ahalbidetzen duen pertsona da.
​
Ombudsman-ak bi zailtasun aurkitzen ditu bere lanbidean. Lehenik eta behin, hedabidearen barneko langileen konfiantza lortzea eta iritzi askatasuna bermatzea. Azken hori ziurtatzeko, hainbat mekanismo garatu dira, Ombudsman-aren estatutua, esaterako. Estatutu horretan Ombudsman-aren lanak eta eskubideak arautzen dira.
Bestalde, mezu baten bidez estilo-liburuan eta kode deontologikoetan agertzen diren arauak bermatzen eta bete direla ziurtatzea edo erdiestea.
​
Ombudsman-aren estatutuan arau hauek agertzen dira
-
Defendatzaileak ezin dio sekretu profesionalari uko egin.
-
Berak egindako ikerketen aurrean kazetariren bat kaltetuz gero, kazetari horren iritzia entzuteko eta publikatzeko betebeharra dauka.
-
Ezin izango du erredakzioko kazetarien lana inola ere gutxietsi, ezta haien profesionaltasuna zalantzan jarri ere.
-
Estilo-liburuan agertzen diren arauak betetzen direla bermatzea.
​
​
Informazioa eskuratzeko erabilitako iturri dokumentalak:
-Kazetaritzaren deontologia (OCW)
-ONO