top of page

El Diario Vasco

PRIBATUTASUN ESKUBIDEA

Irunen errepide bazter bateko ezpondan koman aurkitu zuten emakumearen kasua da honako hau. Intimitate, ohore eta eskubidea dela eta, hedabideek debekatuta dute jazotako gertakarien biktimaren irudia eta izen abizenak aipatzea. Baina kasu honetan, El Diario Vascok-k biktimaren bizilekua, ikasketak burututako ikastetxea, lantokia eta beste zenbait ezaugarri aipatzen ditu. Eduki honek, biktimaren inguruko ia argazkia eta izen abizenak haina informazio ematen digute, biktimaren intimitate eskubidea gutiz urratuz. 

Eskuineko argazkian, pribatutasun eskubidearen harira, Antena 3k bi kasu ezberdinei ematen zaien tratamentuaren arteko konparaketa ageri da. Argazkiaren behekaldean, Altsasuko gazteen argazkiak ageri dira. 

Ordea, argazkiaren goikaldean 2017ko San Ferminetan neska bat bortxatu zuten mutil taldearen aurpegiak ageri dira, baina kasu honetan hedabideak aurpegiak distortsionatu ditu, euren pribatutasuna mantentzeko asmoz.

​

Argi dago, bi kasuen aurrean, hedabideak ez dituela irizpide berdinak erabili, pertsonen ohore, irudi eta intimitateari dagokionean

Pribatutasuna norbanako bakoitzaren bizitza pertsonal eta intimoa da. Hau informazio gizartearengatik eta telekomunikazioen hedapenarengatik mehaxatuta aurkitu da azken urteotan batez ere. Gizaki guztiok dugu pribatutasunerako eskubidea baina batzuetan hau bortxatua izaten da.

Izan ere, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren arabera:

​

 “Nadie será objeto de injerencias arbitrarias en su vida privada, su familia, su correspondencia, ni de ataques a su honra o su reputación. Toda persona tiene derecho a la protección de la ley contra tales injerencias o ataques”.

bottom of page