
FOTOKAZETARITZA
Kazetaritza fotografikoak kazetaritzaren beste alor batzuetako kode deontologiko berarekin egiten du lan. Orokorrean, sortzen diren gatazka edo arazo etikoak zuzendari-ordeak edo editore grafikoak arindu edo onartzen hartzen ditu eta irudien kontrola bere gain hartzen du hauek hedabide bati bidaltzen zaizkion momentutik. Fotokazetariak bere lanaren jabetza galtzen du behi hauek argitaratzen direnean.
​
Argazkigintza digitalaren sorrerak manipulaziorako bide berriak ireki zituen irudien sorkuntza eta transmisioan. Ekintza honek gaiaren inguruko lege eta kontu tekniko guztiak eraldatu eta korapilatu ditu. Herrialde ezberdinetako nazioarteko fotokazetaritza erakundeek, bestelako organizaio profesionalek eta giza eskubideen arloa jorratzen duten erakundeek, kode deontologikoak dauzkate honen inguruan.
Narciso Contreras dugu kode horiek ez betetzeak eragiten dituen ondorioen adibidea.
Associated Press-eko fotokazetaria kaleratua izan zen argazki bat digitalki manipulatzeagatik.
Argazkia arma bat eskuan daraman pertsona batena da, argazki originalean iskin batean kamera bat ikus daiteke. Contrerasek digitalki argazkia eraldatu eta kamera desagerrarazi zuen, irudia nolabait ikusgarriago bihurtuz. Associated Pressek ohartu zenean fotokazetariarekin zuen kontratua bertan behera utzi zuen.
Fotokazetaritzako kontu etikoen inguruan gertatzen diren gorabeherek herrialdearen arabera maila altuago edo baxuagoan eragiten dute legeari dagokionez. Hala ere, testuinguru legala korapilatu egiten da bereziki gaur egungo egoeragatik, hau da, iraultza teknologiko eta digitalaren garai honetan, argitaratzen den edozein irudik nazioarteko mugak igarotzen ditu, modu honetan, herrialde baten legearen arabera argitara emandako argazki bat lege ezberdinak dituen beste herrialde batera irits daiteke, inongo trabarik gabe.
​
Aurrez aipatutako teknologia berrien garapenak eta fotokazetaritzaren aro berriak arau etiko tradizionalei ere eragiten die. Aldizkako argazki-zale edo profesional batek albiste izan daitekeen egoera baten aurrean argazki bat atera edo bideo bat grabatzen duenean, berehalakotasunak bultzaturik, normalean ez du arau etikoen inguruan pentsatzeko tarterik hartzen, ez eta irudiek sortu ditzaketen ondorioen inguruan hausnartzeko ere. Gaur egungo teknologi eta internetak sortzen duten adierazpen askatasun sentimenduaren aurrean hainbat estatu autoritario saiatu izan dira bere herrialdeko prentsa zentsuratzen, baina irudien zirkulazioa hain indartsu eta aldi berean fina bihurtu denez, orain arte ez da egon sistema politikorik hori modu eraginkorrean kontrolatzea lortu duenik.
2007an gertatu zena da honen adibide. Birmanian erregimen militarraren aurkako protestak egiten ari zen herria, honen aurrean, herrialdeko batzorde militarra martxen inguruko edozein argazki edo bideo zentsuratzen saiatu zen. Ez zuen lortu, aitzitik, fotokazetari japoniar bat erail egin zuten martxei argazkiak ateratzen zizkien bitartean, kamera batek momentua grabatu eta mundu osoan zabaldu ziren irudiak.