
Informazio manipulazioa
Desinformazioa ere esaten zaio. Komunikazio medioetako informazio manipulazioa talde jakin bateko pertsonek harremanduta dauden teknika batzuk erabiliz, beraien interesen arabera sortutako irudi edo idea litzateke. Teknika erabilien artean, falazia logikoen erabilera, propaganda(interes politikoarekin lotuta legokena), pertsuasioa , zentsura eta informazioaren elipsia daude. Interesak anitzak eta oso desberdinak izan daitezkeen arren, teknikak berdintsuak izaten dira.
Manipulazioaren kasuak zerrenda ezinak dira, izan ere, gaur egun manipulatutako informazioaren existentziarik dagoen ere eztabaidatzen da.

Errekaleorreko gune autogestionatuaren desalojoa eman zenean, "herri harresi" metodoa izan zen haien erresistentzia plana. Aurreko kasu askotan ere eman da erresistentzia mota hau, hala ere, Diario Vascok "territorioko batalla" terminoa erabili zuen titularrean. Titular hori ez da informatzailea, guztiz interpretatiboa da, eta gaiaren inguruan ezer ez dakien irakurleak, informazioa modu desegokian ulertzea eragin dezake.

Gipuzkoan atez-atekoa gai polemikoa da. Horren harira, Diario Vasco modu argian posizionatu da, hona kasu bat: Atez-atekoaren kontrako mobilizazioak jendetsuak izaten ez diren arren, "marea urdina" metaforarekin jendetza bildu zela adierazi nahi izan du. Aukeratutako argazkian ordea, ez da jendetza horren presentzia garbirik ikusten. Beste komunikabideetako argazki batekin konparatuz, gertaerarekiko perspektiba guztiz desberdina dela ikus daiteke. "Marea urdina" eta aukeratutako argazkiak, jendez lepo b

Fairfaxen(Estatu Batuetan) erraustegi batek su hartu zuen.Erraustegien inguruko eztabaida pil-pilean dago Euskal Herrian, egunkariak sarritan adierazi du aldeko iritzia. Estatu Batuetan dauden erraustegien ezjakintasunaz baliatuz, "zaborraren birziklaleku" izendatu zuen Diario Vascok. Modu honetan, erraustegien kontrako iritzia hedatzea saihestuz eta beraien intereserako infromazioa bilakatuz.

Atez-atekoaren kontrako beste kasu bat: Kontzentrazioan 200 pertsona baino gehiago bildu zirela dio egunkariak, ez da argazkirik ageri. Hori irakurrita, guztziz sinesgarria da hala dela pentsatzea. Momentuan presente zegoen norbaitek, ordea, argazki bat atera zuen, bertan 100 pertsona baino gutxiago zeudela ikus daiteke argi eta garbi. Berriz ere, Diario Vascok bere interesen alde egiteko informazioa manipulatu zuen.