top of page

Estilo-liburua testuak hizkuntza batean era egokian idazteko irizpide eta aholkuak zehazten dituzten argitalpenak dira. Zuzen nola idatzi azaltzen duten gramatika-liburuen osagarritzat har daitezke; gainera, gramatikek heltzen ez dizkieten gaietan ere zuzen idazteko irizpideak ere ematen dituzte. Estilo-liburuak orokorrak nahiz arlo jakin batei buruzkoak izan daitezke, hala nola kazetaritzan edo arlo teknikoan jarduteko.

 

Hedabide bakoitzak bere estilo-arauak publikatzen ditu. Idazteko teknikak eta hizkuntza arauak biltzeaz gainera, Estilo Liburuek garbi jokatzeko jarraibideak ere azaltzen dituzte (Adib:., albistearen gorputzak tituluarekin bat etorri behar du…)

 

Etikaren zentzua, beraz, aldatu egiten da testuaren jatorriaren arabera. Estilo liburu ezberdina duten bi hedabidek albiste bera modu ezberdinean emango dute, bakoitzak bere idazteko teknika, arau eta etikaren pertzepzioarekin.

Zer da estilo liburu bat?

Iruñeako San Ferminetan neska bat bortxatu izanaz bost gizon akusatuak izan ziren. Bost horietako batek biktimak hitzez ez ziela adostasunik adierazi onartu du, honela argitaratu zuten El Correo-k eta Berriak beraien web guneetako azalean:

El Correok bere web orrialdeko azalean este bi berri tamaina dexente handiagoan argitaratu ditu. Ondorioz, albiste horrek ez du arreta handirik erakartzen. Modu honetan, berarentzat beste berriak garrantzitsuagoak direla
ulertarazten du.

ADIBIDEA

Berriak aldiz, ia pantaila osoa hartzeko adinako tamaina ematen dio albisteari. Arreta guztia bereganatzen du honela notiziak. Modu honetan, garrantzia handiena albiste horri ematen diola ulertarazten du.

Informazioa eskuratzeko erabilitako iturri dokumentalak:

Hainbat hedabideren estilo liburuak:

bottom of page