Ohitura zaharrekin larrutan
- Aitor Arroyo Askarai
- 23 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Gazteok batez ere gauez ligatzeko joera dugula iruditzen zait. Ligatu nahi bada nahitaez parrandan atera behar dela ematen du gaur egun. Nondik ikasi dugu hau ordea? Zergatik ez ote gara arratsalde batean gustuko dugun pertsona horrekin geratu eta musukatzen? Ez dut esaten hau egiten ez denik, baina ukaezina da lagunartean gehien ligatzen den momentua gaueko ordu txikiak direla, eta tokirik ohikoena taberna zuloa, edo asko jota, herriko plaza.
Nork ez du inoiz entzun bere amona eta aitona herriko plazan dantzan ezagutu eta maitemindu zirela? Gure nagusien eredua jarraituz jo ote dugu guk ere parranda girora? Garaiak aldatu dira, ez dago horren dudarik, baina gure bizitzako zenbait atal berdin mantendu direlakoan nago. Ligatzen, beste kontu ia guztietan bezala, ikasi egiten da eta guk geuk ia konturatu gabe gure aiton amonen ereduari jarraitu diogu.
Familia giroan kontatutakoa datorkit gogora: “Amona garai hartan neska liraina eta ederra zen. Herriko ederrenetakoa! Aitonak behiala bota zion begia eta berarekin dantza egiteko aukeraren zain zegoen aspaldian. Kanta perfektua hasi zenean ausardia batu eta plazaren erdira atera zuen.”
Nola ez, amona: liraina, ederra; aitona: ausarta, kementsua. Amonak: itxaron; aitonak: lehen pausua. Harrigarria da zenbateraino daukaten barneratuta gizonek, beraiek direla lehen pausua emateko arduradunak, gustuko duten pertsona horri “sartzeko” kargua dutenak; eta emakumeek, halaber, itxaroteko betebeharra dutela, pazientzia legezkoa dela erlazioa bide onetik joango bada.
Ligatzea ez da taberna zulo edo herriko plazan egiten den gauza bakarra eta “freskagarri” pare bat hartu ondoren mihiek pertsonek baino dantza gehiago egiten dutenez... Ez zaizue asko kostako mutil lotsati bat eta lehen pausua eman nahi baina ausartzen ez den neska bat aurkitzea.
Entradas recientes
Ver todoZuri ere helduko zaizu unea. Etxea zaharra utzi eta berrira joateko garaia. Etxe-aldaketa bat dela jartzen du hiztegian. Etxea baino...
Hona hemen asmakizun bat: “Demagun aita batek bere 7 urteko semea kotxean eramaten duela egunero ikastolara. Egun horietako batean...
Aldrebesa da mundua. Aldrebesa da, nola astean zehar, etxean edo lanean egotea behar genukeenean, eguzkia aritzen zaigun ate joka, eta...
Comentarios