top of page
Buscar

Kataluniako herriari elkartasuna erakusteko mobilizazioak egon dira euskal hiriburuetan, sindikatue

  • Alba Cabrera Jauregi
  • 10 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Arratsaldean manifestaldia eta gauean “kazerolada” eta itzalaldia izan ziren Kataluniar herriarekin bat egiteko

Kataluniako protestarekin bat eginez, euskal sindikatuek egun osoko greba eta manifestazioa deitu zuten Euskal Herriko hiriburuetan joan den asteartean, urriaren 3an. ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek lanuzte orokorra deitu eta elkarretaratzeak egin zituzten lantokiz-lantoki eta herriz-herri Kataluniako gertakarien harira, estatuaren jarrera errepresiboa salatuz. Ondoren arratsaldeko 19.00etan manifestaldia deitu zuten Hego Euskal Herriko hiriburuetan.


“Katalunian nahiz Euskal Herrian Herriak erabaki” lelopean atera ziren kalera milaka lagun Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen egindako manifestaldian, herri katalanari babesa eman eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz. Ez ziren aldarrikapen oihuak, ikurrinak, Esteladak eta bandera errepublikarrak faltatu.


Manifestaldi bakoitzaren amaieran sindikatu guztiek babestutako komunikatu bateratua irakurri zen. Bertan, azpimarratu zuten erreferendumaren eguneko irudiek frankismo garaietara garamatzatela eta estatu espainiarrak, demokraziari “estatu kolpe gogorra” eman ziola pasa den igandean.


Horrez gain, Kataluniako erreferendumaren eguna laburbiltzen duten argazkiak "gogorrak, lotsagarriak eta mingarriak" direla gehitu zuten. Gainera Polizia Nazionala eta Guardia Zibilak bozkatzeko eskubidea modu baketsuan aldarrikatzen zuten herritarrei egindako erasoak salatu zituzten, eta era berean elkartasun eta babes handia erakutsi zieten zaurituei.


Azken egunetan euskal gehiengo sindikalak hainbat aldiz errepikatu du ezinezkoa dela Estatuarekin erabakitzeko eskubidea bermatzen duen hitzarmen bat egitea. Horren harira, Urkulluk egun batzuk lehenago egindako adierazpenak kritikatu dituzte; izan ere, estatu espainiarrak erabakitzeko eskubidearen alde kalera atera diren milaka lagunei egindako errepresioaren aurrean, lehendakariak erabakitzeko eskubidearen hitzarmena posible ikusten duela adierazi du.


Manifestaldiaren amaieran Euskal Herriko herri guztietan gaueko 22.00etaran “kazerolada” eta itzalaldia egongo zela jakinarazi zuten. Komunikatuari amaiera emateko, Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko beste zenbait ekitaldiren berri edukiko dugula adierazi zuten.

Bilbo, euskal sindikatuek deitutako manifestaldia




Euskal Herriko herri ezberdinetan kazeroladak:


Bidioaren iturria: Hirutxuloko Hitza


Bidioaren iturria: Tolosaldeako ataria


Bidioaren iturria: Pil-pilean Herri Komunikabidea


Pasaia Antxo

Bidioaren iturria: Antxo kazerolada











Comments


Featured Posts
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Azken berriak
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
bottom of page