top of page
Buscar

Zornotzako Ikasle Mugimendua bueltan da urte beteko geldialdiaren ostean

  • Maialen Arteaga Gonzalez
  • 29 sept 2017
  • 1 Min. de lectura

Ekintza ugari antolatu dituzte kide berriz ostatutako ZIM berriak


Indarberrituta bueltatu da Zornotzako Ikasle Mugimendua. Duela pare bat urte jaio zen Zornotzako Ikaslee taldelana eta harremantzea helburu zuen talde hau. Hala ere, hasiera eta martxa hartzea “zaia” izan bezen ere, urte bateko geldialdiaren ostean, ekimenez lepo hasi du ikasturtea aurten. Zornotzako Andra Mari Ikastolako, Lauaxetako, Urritxe institutuko eta El Carmelo ikastetxeko ikasleak biltzen ditu ZIMek (Zornotzako Ikasle Mugimendua).


Hezkuntza feminista, euskaldun eta publikoa dute helburu, horretarako hainbat arlotan ibili dira lanean. Lehenengo urte erabakigarrian, ikasleen eskubideei buruzko barne hausnarketa egin zuten, ikasturte amaieran, herri guztia bilduko zuen mobilizazio batekin amaiera emanez.


Ondoren, hiruzpa-lau aldiz bildu izan dira, baina ez du izaera finkorik hartu. Hala ere, Kataluniaren problematikak kalera ateratzeko beharra sortu du, eta horren artean, Ikasle Mugimenduaren ahotsa garrantzitsua zela uste zuten. Iraila osoan zehar 28ko ikasle grebari begira, lanean ibili dira. Honela, Ikastolan eta institutuan paroa deitzea lortu dute. Horrez gain, erreferendum plazan kontzentrazio bat ere deitu dute ikasleek, inoiz baino jendetsuagoa izan dena. Kontzentrazioa amaitzerakoan, Bilbon bildu dira ikasle guztiak.


Zornotzako kazeroladak ere, ZIMen eskutik eraman dira aurrera. Azken hauek ere, izugarrizko harrera ona izan dute.

Partaide kopurua aldatzen joan da, adin desberdinetako ikasleak joan etorrian ibili baitira taldean, baina orain egonkortuta daudela adierazi dute “azken ekimenak oso jendetsuak izan dira, badirudi herrian erreferentzialtasun bat lortzen ari garela” azaldu du ZIMeko partaide den Erika Barrenetxeak.


Urriaren 12an ere, jai egun arrotzen aurrean intsumisioa azaltzeko kalera aterako dira Zornotzako Ikasleak: “Martxa hartu dugu, indarberrituta gaude eta ez daukagu gelditzeko asmorik” adierazi du Ainhoa Egiluzek, ZIMeko sortzaileetako batek.

Informazio gehigarria:


Comments


Featured Posts
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Azken berriak
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
bottom of page