San Faustoetako 17. Gazte Eguna ospatu dute Durangon
- Maialen Arteaga Gonzalez
- 15 oct 2017
- 1 Min. de lectura
Euskal Herriko gazte egunik handiena izan da 650 pertsona bilduz
17. Gazte eguna ospatu da atzo Durangon. Zapaburu Gazte konpartsak, Sorginola gaztetxeak eta Durangoko Ernaik antolatzen dute urtero, jaien arteko Gazte Eguna. Durangoko gazteek antolatua bada ere, eskualdeko osoko gazteak izaten dira egun honetan. Orain arte, Pinondo auzoan izan da, aurten ordea, txosnen kokalekuaren harira udaletxearekin arazoak izan ostean, Kurutziagan egin ziren ekimen guztiak, txosnetan.
Urtero bezela, egun osoko egitarau bat antolatzen dute gazteek: ordu batetan kamisetak jasotzearekin batera eman zioten hasiera, aurtengo kamisetak “gaztiok batu, sarie osatu” lemapean izan dira. Ordubietan bazkaria, paella, menu beganoaren aukerarekin. 17:30etan urtero egiten diren koadrillen arteko olinpiadak, proba ezberdinekin. Amaitzerakoan, 19:30etan “Egonien”elektrotxarangarekin girotu dituzte goienkaleko kaleak, eta egunarekin amaitzeko goizeko ordu batetan, Gazte Karpan “Gazte gaba”, tonbola, linboa eta balsarekin.
Horrez gain, aurtengo gazte eguna berezia izan da: Euskal Herriko gazte egunik handiena izan da. Aurreko urtean, Lekeitiorekin “pikea” sortu zen, ea gazte egunik handiena nork sortuko. “Pikea” serio hartu, eta irabaztea lortu dute. “650 gazte bildu gara, kanta bat ere sortu da, errekorrak apurtu ditugu” adierazi du Sorginola gaztetxeko eta Zapaburu konpartsako kide den Lide Azuetak.
“Gora Etorri” taldeak egin du gazte eguneko kanta. Expreski, gazte eguneko kanta egiteko sortu bazen ere, oihartzun handia izan du sare sozialetan zein hedabideetan, eta baliteke kontzerturen bat edo beste ematea.
Informazio gehigarria:
Commentaires