Euskal jantzi tradizionalen desfilea antolatu du Udaberri Dantza Taldeak
- Aitor Arroyo Askarai
- 17 oct 2017
- 1 Min. de lectura
60. urte betetzen ditu aurten Tolosako taldeak, desfilea izan da antolatuta zeukaten azken ekintza
Euskal jantzi tradizionalen pasarela egin zuen Udaberri Dantza Taldeak pasa den Larunbatean. Tolosako Zerkausian burutu zuten ekintza eta ordubete inguru iraun zuen. Taldetik igaro ziren belaunaldi ezberdinetako taldekideak izan ziren desfilatu zutenak.
Zortzietan hasi zen ekintza. Urdin koloreko pasarela luze bat zegoen kokatuta Zerkausiaren erdian. Julen eta Antton Telleria aritu ziren aurkezle moduan ekitaldia dinamizatzen. Ekitaldian, parte hartzaileek musikaren erritmora dantzan desfilatu zuten.
Musikariak, era berean, dantza taldeko partaideak ziren eta zuzenean jotzen aritu ziren. Taldea zazpi musiko ziren guztira: dultzaina-jole bat, tronpeta-jole bat, klarinete-jole bat, akordeoi-jole bat, hiru txistulari eta kaxa-jole bat.
Taldearen 60. Urteurrena izanik, belaunaldi ezberdinetako taldekideak aritu ziren pasarela gainean. Guztira 30 heldu eta gazte inguruk desfilatu zuten, guzti-guztiak euskal jantzi tradizionalez jantzita.
Ekintza honetaz gain, beste hainbat antolatu dituzte urte guztian zehar taldekideek urteurrena aburu. Ekintza horien adibide ditugu Tolosako erraldoiekin dantza ekitaldia eta aulki handi batean kulunkan dantzan aritzea.
Bideoaren iturria: Udaberri Dantza Taldea
Informazio gehigarria:
Comments