ZIRUJAU(N)A
- Alba Cabrera Jauregi
- 23 oct 2017
- 2 Min. de lectura
Hona hemen asmakizun bat:
“Demagun aita batek bere 7 urteko semea kotxean eramaten duela egunero ikastolara. Egun horietako batean istripu larria eduki eta aita bertan hiltzen da; semea, berriz, larriki zauritua ateratzen da.
Inguruan zebiltzan lekukoek ezbeharra ikusi, anbulantziari deitu eta ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eramaten dute. Bertako zirujauak ebakuntza egin behar duen pazientea ikusi eta halako batean ez diot nik ebakuntza egingo, ezin dut, nire semea da esaten du… Zer gertatu da?”
Ez zara asmakizun bitxi hau kontatzen diodan lehenengo pertsona; lagunek, familiakoek eta beste zenbait kidek (nahi baina gehiagok), igarkizuna hiru bider azaldu eta asmakizunaren gakoa harrapatzeko asmoz esandako hitz bakoitza goitik bera aztertu ostean, bota dizkidate euren hipotesiak.
Batzuek, haurrak bi aita dituela, bata hildakoa eta bestea zirujaua direla esaten dute. Beste batzuek, hildakoa semearen aita ordea dela. Gainerakoek izugarrizko buruhausteak izaten dituzte, ez baitute ulertzen seme zauritu horren aita nola egon daitekeen hilik eta era berean haurrari ebakuntza egingo dion zirujaua izan daitekeen.
Kontua da, nik zirujau, mediku hitza esatean gehienek ia mende bat adina urteak dituen gizon eskarmentudun buru zuri baten irudia dutela buruan, antza lurra sortu zenetik existitzen den giza espezie bakarra da. Baina minutu erdian kontatzen den asmakizun honek uste baino gehiago ezkutatzen du, gizarte osoa barnebiltzen duen arazo baten hitzezko errepresentazioa da.
Orain, gehienek irudikatutako gizon hori hartu eta emakumea dela pentsatu, hau da, haurrari ebakuntza egin behar dion zirujaua bere ama dela. Bale, onartzen dut, barkatu… behar bada larregi eskatzen ari naiz, irudimena gehiegi erabiltzea izango litzateke, eta zer esan emakume izateaz gain, zirujau hori beltza dela esaten badizut…
Erantzun zuzena zein den emateko gakoa ez dago asmakizunaren hitzak goitik behera, ezker eskuin aztertzearen baitan, hain tolerantea, modernoa, aurrerakoia, arrazismoaren aurkakoa eta nola ez feminista den gizartean baizik.
Entradas recientes
Ver todoZuri ere helduko zaizu unea. Etxea zaharra utzi eta berrira joateko garaia. Etxe-aldaketa bat dela jartzen du hiztegian. Etxea baino...
Gazteok batez ere gauez ligatzeko joera dugula iruditzen zait. Ligatu nahi bada nahitaez parrandan atera behar dela ematen du gaur egun....
Aldrebesa da mundua. Aldrebesa da, nola astean zehar, etxean edo lanean egotea behar genukeenean, eguzkia aritzen zaigun ate joka, eta...
Comments