top of page
Buscar

Aldrebesa da mundua

  • Maialen Arteaga Gonzalez
  • 19 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Aldrebesa da mundua. Aldrebesa da, nola astean zehar, etxean edo lanean egotea behar genukeenean, eguzkia aritzen zaigun ate joka, eta horrela uzten ditugu astebururako eginda eduki beharko genuen guztia. Alderantziz, asteburuan, irtetzea zilegi denean, eguraldiak ez digu lagundu nahi, eta sarritan igandea bailitzan geratzen gara larunbatetan sofan eserita, pelikula eskasak ikusten.

Aldrebesa da, nola dugun beti diruaren premia handiena, larritasunez, txikle bat erosteko dirurik ere ez daukagunean. Edo nola den posible munduko alkohol guztia edanda ere, mozkortu ezin garen parrandak izatea, eta nola mozkortzen garen nahi gabe, mozkortu nahi ez, eta ia edaten ez dugunetan.

Aldrebesa da, nola bidaltzen diren milaka polizia, erreferendum bat gelditzeko, hori bai, demokraziaren izenean. Aldrebesa da nola isiltzen diren ahoak “herriak du hitza” edo “herriak erabaki” lemapean bizi den estatu batean (horixe baita demokraziak bere horretan esan nahi duena).

Aldrebesa da, nola maite duten sua piromano ez diren aberatsek. Aldrebesa, nola ez doazen Galiziara sutea gelditzera Kataluniara joan ziren milaka polizia horiek. Aldrebesa nola maita dezaketen hainbeste sua piromano ez direnek. Edo, zergatik ezin zaion piromania deitu, diru truk Galizia osoa erretzeari.


Entradas recientes

Ver todo
Ez utzi hautsari sartzen

Zuri ere helduko zaizu unea. Etxea zaharra utzi eta berrira joateko garaia. Etxe-aldaketa bat dela jartzen du hiztegian. Etxea baino...

 
 
 
ZIRUJAU(N)A

Hona hemen asmakizun bat: “Demagun aita batek bere 7 urteko semea kotxean eramaten duela egunero ikastolara. Egun horietako batean...

 
 
 
Ohitura zaharrekin larrutan

Gazteok batez ere gauez ligatzeko joera dugula iruditzen zait. Ligatu nahi bada nahitaez parrandan atera behar dela ematen du gaur egun....

 
 
 

Comentarios


Featured Posts
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Azken berriak
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
bottom of page