top of page
Buscar

“Rezikletas” ikuskizunak Algortako kaleak musikaz bete ditu

  • Kerman Diaz Franco
  • 12 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Getxoko Antzerki Jardunaldien 35. urteurrena amaitzeko hainbat ikuskizun geratzen dira aste bukaeran


Turukutupa taldearen Rezikletas emanaldi ibiltariak jende ugari erakarri zuen atzo Algortako (Getxo, Bizkaia) plazetara. Urriaren lehen bi asteetan Getxoko antzerki jardunaldien harira antolaturiko 14 antzezlanetako bat da Rezikletas.


Lau aktore-musikariren eskutik, birziklatutako materialarekin perkusio eta haize soinua sortu eta kanta bihurtzean datza ikuskizunak. Material berrerabili hori bizikleta moduko karroetan garraiatzen dute lau protagonistek, hortik dator emanaldiaren izena. Karro bakoitza elementu ezberdin bateko gauzekin osatua da; egurra, plastikoa, kristala eta metala.


Zuzeneko musikaz gozarazteaz gain, ikuskizunak gogoeta egiteko tartea ematen dio publikoari. Hasiera batean baliorik gabeko objetuei bigarren bizitza bat ematen diete lau artistek, umore eta gogoa erabiliz. “Sormen lan honekin birziklatzearen aukerak eta garrantzia azpimarratu nahi" izan dituztela adierazi zuen Victor Garciak, Turukutupa taldeko sortzaileetako batek, kontzertuaren hasieran.


Iluntzeko zortzietan San Nikolas plazan ekin zioten ibilbideari eta hurrengo geltokiak Telletxe Plaza eta Tellagorri enparantza izan ziren hurrenez hurren. Hiru plazetan adin guztietako entzuleek txaloz agurtu zituzten lau protagonistak.


Getxoko udalak antolaturiko Antzerki Jardunaldiek 35. urteurrena dute aurten. Urriaren lehenean hasi eta hilaren 15era arte, hainbat ikuskizun bildu dituzte adin guztietako publikoarentzat. Oraindik zazpi emanaldi geratzen dira agendan besteak beste larunbatean, Ez Dok Hiru antzezlana ikusteko aukera egongo da Areetako Andres Isasi Musika eskolan.

Iturriak eta informazio gehiago










Comentários


Featured Posts
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Azken berriak
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
bottom of page