top of page
Buscar

Asteburu honetan izan dira Urnietako Xoxokako festak

  • Alba Cabrera Jauregi
  • 16 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Auzoa osatzen duten baserrietako familiek antolatzen dute urtero jai guztien egitaraua

Urnieta herriko Xoxoka auzoko festak izan dira aste asteburu honetan. Astelehenean hasi, eta igandean bukatu ziren jaiak. Bertan inguruko herrietako jende ugari egon zen, auzotarrek antolatu zituzten festez gozatzeko. Goizeko sega apustutik, gaueko bertso afariraino, euskal kultura tradizionalari estuki lotuta doazen ekintzez beterikoa izan da aurten auzotarrek prestatu duten egitaraua.


Asteko lehen egunarekin batera eman zitzaien hasiera Xoxokako festei. Goizean egondako herri-kirolek bizilagun asko erakarri zituen. Ondoren, Andoni Egaña eta Amets Arzallusek girotutako bertso bazkari batekin jarraitu zuten. Egunarekin amaitzeko gaualdean erromeria eduki zuten. Asteartean idi-asto froga, zahagi ardo dastaketa eta afaldu osteko auzoko gazteek antolatutako gau sorpresaz gozatu zuten bizilagunek.


Bi eguneko atsedenaldiaren ostean, ostiralean, eguna toka txapelketarekin hasi, Alaia Martin zein Sebastian Lizasok girotutako bertso afari batekin jarraitu eta erromeria talde batekin amaitu zen; aurreko egunetan ez bezala, inguruko herrietako jendea gerturatu zen festez gozatzera.


Larunbata egun jendeztatuena izan zen, haurraren eguna. Etxeko txikiei eskainitako jarduerak egon ziren, goiz zein arratsaldean puzgarriak eta ondoren auzoko Gorritiren animalien erakustaldia. Horrez gain, gazte zein zaharren sega apustua, mus txapelketa eta erromeria talde bat ere egon ziren. Igandean, Egape Dantza Taldearen euskal dantza erakustaldiak, auzotarren arteko herri-kirol erronkak eta sagardo dastaketak eman zien bukaera festetako egitarauari.


Gutxi dira festen programa goitik behera euskal tradizioa oinarri hartuta antolatzen dituzten auzo eta herriak. Aldiz, Xoxokako festek, kutsu herrikoia izateaz gain, euskal kulturaren sustrai diren jarduerak, ekintzak eta emanaldiak eskaintzen dituzte soilik eta oraindik ere asko dira hauez gozatzera datozen bizilagunak.



Xoxokako festen sega apustua

Aiurri, Buruntzaldea eskualdeko hedabideak gertutik jarraitu du Xoxokako festen asteburua:



Informazio iturria: Urnietako Udala


コメント


Featured Posts
Vuelve pronto
Una vez que se publiquen entradas, las verás aquí.
Azken berriak
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
bottom of page