ZIBERKAZETARITZAREN
NAZIOARTEKO
IX. KONGRESUA

Ziberkazetaritzako Nazioarteko IX.kongresua izan zen Azaroaren 27 eta 28an Bilbon(Bizakaia Aretoan). Bertan, ziberhedabideei buruzko hitzaldi eta mahainguruak izan ziren. Herrialde ezberdinetako irakasle eta adituak izan ziren hizlari, horien artean Colombiatik etorritako_______, Finlandiako Laura Ahva,Espainiako hedabide ezberdinetako arduradunak eta bertako adituak ere bai, Xabi Paya eta Naroa Jauregizuria adibidez.
​
Jorratutako gaiak askotarikoak izan ziren, ziberhedabideen berrikuntza beharra, sare sozialen eragina, markaren garrantzia....Zai Zoi Beleok, bertan izan ginen. Gure lehen esperientzia izan zen horrelako kongresu batean, ezezaguna zen guretzat, ez genekien zerekin egingo genuen topo. Boligrafoa, mikroa eta kamara eskutan genituela, hasiera eman genion kongresuari.
Baliagarria izan zen gure formakuntzarako. Eduki berriak ikasteaz gain, kazetari baten egunerokotasunera gehiago hurbiltzeko modu bat izan zen. Oharrak hartu, informazioa itzuli,elkarrizketak prestatu, grabatutako hitzaldiak etxean berrikusi... kongresua ez zen Bilboko Bizkaia aretoan bukatu.
​
Horrez gain, aipatu beharra dugu, herrialde aniztasunak ere edukiz bete gintuela, aberasgarria iruditzen baitzaigu munduko txoko guztietako jendearen ahotsa entzutea. Jakina baita, herrialde bakoitzeko testuinguru eta errealitateak guztiz ezberdinak direla, eta beraz, ziberhedabideei buruzko ikuspuntu eta lanketak anitzak izatea eragiten du. Honela, etorkizuneko komunikatzaileentzat gomendagarria deritzogu kongresuan parte hartzea, unibertsitateak eskaintzen dizkigun edukietatik at, modu dinamiko batean, gure lanbidea praktikan jartzeko aukera ematen digulako.
Hala ere, azpimarratzekoa iruditzen zaigu kongresua antolatu duen taldea, zein kokalekua kontuan hartuta, hitzaldi eta mahainguruetako euskararen presentzia urria. Egia da nazioarteko kutsu hori mantentzeko hizkuntza aniztasuna ezaugarri nagusietako bat dela, baina, aniztasun hori modu desorekatuan eman zen, euskararen kalterako(mahainguru bakarra izan baitzen euskaraz, kongresuaren azkena zehazki).
Zai Zoi Bele ziberhedabidea