top of page

AURKEZPENA

“Berrikuntza eta ekintzailetza audientzien zerbitzuan” lemapean  antolatu da aurtengo Ziberkazetaritzako IX. Kongresua. Simon Peña (Kazetaritzako Dekanoa), Patxi Juaristi (Bizkaiko Kanpuseko Dekanordea) eta Koldo Mesok (Zuzendari eta koordinatzailea) eman zioten hasiera Ziberkazetaritzako Nazioarteko IX. Kongresuari. Hurrengo bi egunetako egitaraua laburbiltzerekin batera eskerrak eman zieten antolatzaile, hitzlari, babesle eta entzuleoi. Horrez gain, Denis Renó esatari brasildarrak ezin izango zuela etorri jakinarazi zuten.

​

​

​

Astelehena, azaroaren 27a

Kongresuko lehen egunari amaiera eman zion hitzaldia izan zen hau, kazetaritza ekintzailetza eta audientzien eraginaren inguruan mintzatu zen irakasle holandesa. Audientziek Ziberkazetaritzan duten eragina azpimarratu zuen; izan ere, hauek erabakitzen dute  gai bakoitzak duen garrantzia une bakoitzean.  Horretarako sare sozialetako erabiltzaileekin nahz ziber hedabideetako irakurleekin uneoro harremanetan mantentzea oso garrantzitsua dela gehitu zuen, hau baita euren iritzia jakiteko modurik azkar, zuzen eta errazena. 

 

 Horrez gain,  berak sortutako PodGront  proiektua aurkeztu zuen. Profil ezberdineko jendeak interesgarriak zaizkien kontakizunak, esperientziak... partekatuu ditzake bertan gainontzeko erabiltzaileek ikus dezaten; horrela, webgunearen eta publikoaren arteko  interaktibotasuna sustatzen da. Parte haratzailea izateko lehenik eta behin proiektuan harpietu behar zara diru laguntza bat emantez, horrela ateratzen baita aurrera web orria. Diru laguntza kopuruaren arabera partehartze aukera aregotu egiten da. 

Amanda Browers

Laura Ahva

Teoria praktikoaren arabera kazetaritza dinamiko bati buruz mintzatu zen. Hori aztertzeko  bolondres eta eleanitzen partehartzea ziberhedabideetan. Horretarako web orri zuen, CaféBabel.com

​

Laurak zioenez, “Kontu handia izan behar dugu partehartzeari buruz hitz egiteanl inoiz ez baita dena politika ez eta dena edukia ere” .

​

Laurak kasua aztertzeko erabilitako web orrian, kontu bat zeukan edonor har zezakeen parte.bertan parte hartzen zuten denentzat motibantea zen edizioan lan egitea, ikasteko bide bat zelako. Asmoa ez zen kazetari teoría bat ezta publiko teoría bat garatzea ere, bitartekoena lantzea zen helburu. “Kazetaritza gero eta konplexuagoa bilakatzen ari da, kalitatearen eta teknologiaren garapenaren ondorioz” adierazi zuen irakasle finlandiarrak.

Steve Paulussen

Sare sozialek albisteen sorkuntza prozesuan duten eraginaz mintzatu zen, 2007-2017 urte bitartean burututako ikerkuntza batean oinarrituta.

​

Sare sozialak gizarteko norbanako bakoitzak, muga batzuen barruan nahi duten edukia partekatzeko esparru edo plataformak dira. Bertan hitz egiten diren gaiek agenda publikoan presentzia handia izaten dute, baita hedabideetan ere. Albisteetan esaterako izugarrizko eragina dute, hauen sorkuntza prozesuan batez ere. XXI. mendeko teknologia berriek informazio aukeraketan, edizio prozesuan, zabalkuntzan, interpretazioan pisu handia dute, gaur egun munduko laugarren potentzia kontsideratzen dira. Hala ere, gizartea iritzi batera bideratzeko tresna itzela da, izan ere, sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresek, dituzten interesen arabera informazio bat edo bestea argitaratzen dute.  

Asteartea, azaroaren 28a

Kongresuko bigarren eguna Jose Albertoren hitzaldiarekin hasi zen. Kazetaritzaren berrikuntza eta garapena abiapuntutzat harturik, hitzaldi dinamiko bat prestatu zuen, non entzulearen ahotsak ere izugarrizko garrantzia zuen. Galde erantzunen bitartez osatu zuen bere hitzaldia.

​

Berrikuntzaren gakoa bi esparrutan aldaketak ematean datzala azaldu zuen. Alde batetik, arlo profesionalean (herramintak, prozesuak, tendentziak...)eta bestetik, arlo akademikoan (analisi sakonen bitartez, ikuspegi kritiko bidez...). Horrez gain, hedbaideak "etengabeko aldaketara kondenatuta" daudela azpimarratu zuen.

​

Gainera, berrikuntzaren dimentsioez ere mintzatu zen. Bi esparru banatzen zituen, alde inkrementala lehenik eta alde "diskruptiboa" bestetik. Lehenengo Prosezu, produktu eta sistema atzuk oinarri hartuta hauek eraldatuz guztiz ezberdinak ez diren berrikuntzak egiten dituzten horiek lehen taldekoak dira. Aldiz, ezerezatik proeiktu berri baten sortzaileak direnak bigarren taldekoak, guztiz berritzaileak.

​

​

Jose Alberto García Avilés

bottom of page