top of page

antolatzaileak

Gureiker Ikerketa Taldeak antolatzen du. Talde hau Kazetaritza Sailekoa da eta bertako irakasle eta ikerlariek osatzen dute: Koldo Meso (zuzendaria), Simón Peña, Irati Agirreazkuenaga, Ainara Larrondo, Terese Mendiguren, Jesús Ángel Pérez Dasilva eta laguntzaileak (María Ganzábal).

 

Babesleak: UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa.

ZIBERKAZETARITZAREN

NAZIOARTEKO

IX. KONGRESUA

Zergatik Kongresua?

Kongresua ikasleak beraien errutinatik ateratzeko egiten da. Bertan ikasleek beste batzuen artean hedabideetako profesional, editore, zuzendari eta hedabideak aztertu nahiz hobetzen dutenekin kontaktuan jartzeko aukera izaten dute.

 

Kaleko-lan edo benetako estaldura bat gauzatzeko aukera eskeintzen zaie ekintza honen bidez.

 

Antolatzaileen hitzetan: "urtero lortutako feed-back-a oso positiboa izaten denez, antolatzaileok animatuta gaude jarraitzera, nahiz eta lana itzela izan".

datu orokorrak

Kongresua azaroan egin ohi da. Normalean, bigarren astean. Aurten Fakultateak ECREA kongresua azaroaren lehenengo astean antolatu zuen, hortaz biak apur bat urruntzea erabaki zen.

Hizlariak urtero bilatzen dira gaiaren arabera. Aukeratzeko irizpide zehatz batzuk erabiltzen dituzte:

​

- Beste testuinguru edo ikuspunturen bat eskaintzeko gai izatea

- Esperientzia profesionala nabarmena izatea

- Arlo akademikoan esperientzia edo ospea izatea

- Publiko gazte batekin konektatzeko gaitasuna edukitzea

kongresuaren ildoa

Ziberkazetaritza oso arlo orokorra izanik, urtero azpigai bat bilatzen saiatzen dira antolatzaileak, mundu profesionalean eta ikerketan momentu bakoitzean dauden joerak kontuan hartuta. Hona adibide batzuk:

​

- Audientzien eragina eta boterea.

- Profesional eta erredakzioen aldaketak.

- Berrikuntza teknologikoen eragina.

- Hedabide eta euskarri berriak. 

- Irakaskuntza.

ANTOLAKUNTZA

bottom of page