top of page

ZIBERKAZETARITZAREN

NAZIOARTEKO

IX. KONGRESUA

Asteartea, azaroaren 28a

Publikoarekin konektatu: markaren sorrera edukien eta imaginario kolektiboen zabalpenerako giltzarri gisa

Irati Agirreazkuenagak dinamizatu du kongresuari amaiera eman dion mahaingurua. Bertan publikoarekin konektatzeko kasu eta ikuspuntu ezberdinak aztertu dituzte Naroa Jauregizuria, Xabi Paya eta Xabier Zabaletaren eskutik. Hiru adituek, markaren adibidetik bizi izan dute publikoarekin konektatzeko esperientzia.

 

Naroa Jauregizuriak, nazio markaren inguruan aritu zen. Euskal Herriaren markaren inguruan aritu zen solasean: Euskaldun izatea zer den, zer den hori ahalbideratzen duena... huraxe izan zen eztabaidagai nagusia"beste kulturetakoek ezin dute jakin Euskal Herria zer den, guk ere ez dakigulako".

 

Xabi Payaren kasuan, Donostia 2016 kanpainako partaidea izan zen. Kanpainaren helburua, Donostia 2016ko kultur hiriburu izendatzea zen. Horretarako, Donostiako biztanletara zein nazioartera egokitu behar izan zuten marka: "Marka produktuaren parte bat da, eta balio ukiezin batzuk ematen dizkio horrek". Kultur hiriburu izendatu zuten Donostia, eta honetan eragin zuzena izan zuen markaren inguruan egindako egokitzapen lanketek.

​

Xabier Zabaleta, Go!azen-eko gidoilaia eta Pausokako produktorea, telebista marka baten inguruan aritu zen hizketan, Go!azen telesaiaren inguruan, hain zuzen. Telesaiak urteetan zehar izandako gorabeherez aritu zen, eta ondorioz, aldaketek markan izandako eragina(aktore berrien eragina, produktuen salmenta..). Honela, telesaiak inoiz izan duen audientzia mailarik altuena izan du aurten.

bottom of page